Behieko Gaztak

BEHIEKO GAZTAK


 

Etxeberri Goikoa dibersifikazioan oinarritzen den Goierriko baserri txiki bat da, eta horrela txekor haragi paketeak, oilaskoak, barazkiak eta esnekiak saltzen ditugu. Baserrian lau lagun ari gara lanean une honetan, ekoizpena, eraldaketa eta salmentan.

Abeltzaintza larretzean oinarritzen da eta lurrarekiko lotura ahalbideratzen du, baserriko jardueran garrantzia handia dute gure hamar behiek, baita ematen duten esnearen eraldaketak ere. Basoak bere aldetik, egurraren aprobetxamenduaz gain, gure aberei babesa eskaintzen die.

 

Bertatik bertara eraikitako harremanetan sinisten dugulako, jarduerarako behar ditugun lehengaiak, zereal eta lekale nahasketa ekologikoa barne, ahalik eta gertuenetik ekartzen ditugu; eta gure salmenta herriko denda, azoka, kontsumo talde eta etxez etxeko salmentara bideratzen dugu.

Autonomia eta zikloen itxierak proiektua bideragarriagoa eta jasangarriagoa izatea ahalbideratzen dute, horregatik ximaurra konpostatzen dugu gure larreetan erabiltzeko, eta eguzki plaken bidez energia berriztagarrien aldeko apustua egin dugu.

 

 

 

 

 

 

BISITA GIDATUAK

Baserritik salmenta zuzena egiten dugu eta bisita gidatuak antolatzen dira gutxieneko 5-6 laguneko taldeentzako, gazta ezberdinen dastaketa (urdina, erdi ondua, pasta biguna, laktikoa, gazta krema, gaztazarra eta gaztanbera) ardo ekologikoez langunduta, gozatzeko aukerarekin. Bisitak gutxienez bezperatik eskatu behar dira eta 15€ helduko kobratzen da.

 

 

 

BEHIEKO GAZTA SUKALERRIAN - EITB

Judit Gartzia - BEHIEKO markarako gaztak egiten Olaberriako Etxeberri-goikoan

 

 

 

EGONARRIA BIDEO-PODCASTA - ARGIA


Aitor Aranburu Behieko proiektuko kidea izan dugu gonbidatu haragi sintetikoari buruz aritzeko

 

 

 

 

 



BEHIEKO GAZTAK





KONTAKTU DATUAK

  699 203 321

  WhatsApp: 620 785 852

  behieko@behiekogaztak.eus

  Etxeberri Goikoa Baserria
       20212 Olaberria
       (Gipuzkoa)




SARE SOZIALAK
facebook



LEGE-LOTURAK
Lege-oharra
Pribatutasun politika
Cookies

  © 2020 BEHIEKO GAZTAK Eskubide guztiak gordeta